XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haiek ziren garaiak haiek! Orain haietaz gogoratzean pena sentitzen dut, ezingo dut zortzi urte eduki berriro, ezta neskatilei ileetatik tira egin ere batere lotsarik gabe.

Iragan diren denborak ez dira berreskuratzen... edo agian bai?.

Hasiera batetan ez nengoen oso seguru, baina Antton zaharrarekin elkartu nintzenetik, ezin dut esan gauza batetaz ere ziur nagoenik.

Nire bizitza aldatu egin zen egun hartan, ez zen erabateko aldaketa izan, baina bai guztiz garrantzitsua.

Antton zaharra oso ezaguna zen herrian, inork ez zekien zenbat urte zuen, eta ziur aski berak ere ez zuen jakingo; ile zuri- zuria zeukan eta ez zuen inoiz txapelik erabiltzen, begi urdinak eta txikiak, bizarra ere zuria, eta azala nahiko zirmurtua.

Denbora eta eguraldiaren aztarnak nabariak ziren haren musuan.

Ez zen handia. Txikia ere ez.

Galtza urdinez eta alkondara zuriz janzten zen.

Abarka zahar batzu jantzi ohi zituen oinetan, bera bezain zaharrak.

Alkondararen poltsikoan erloju bat eramaten zuen beti.